1. |
Ongi etorri
01:29
|
|||
2. |
Haizea Vs. Horma
04:24
|
|||
Kabroi hoien eskutan utzi dugu bizitza
eta astindu gaituzte etengabe
Axolagabe daude gogo txarrez agintzen
urteak dira eta okerrera goaz
Haizea hormaren kontra joka
eta momentuz
norabidez aldatzeko ez gara
gauza izan
Biharraren zain egon eta atzokoa ahaztu
Euskal herrian posiblea da?
Odol xurgatzaileen irriak dirauela
honen amaiera gertuago da
Haizea hormaren kontra joka
eta momentuz
norabidez aldatzeko ez gara
gauza izan
Haizea hormaren kontra joka
baina orain
norabide berria hartuko du
egoerak
Egunetik egunera etsipenak dirau
ergel kopurua handitzen ikustean
Zonbi armada argia jarraitzen
ardiak bailira otsoa gurtzen
Zu ta ni orain geldiezinak gara
beraien harresia kolpeka eraisten
mehatxuari aurre egiten
kolpez-kolpe gurea eraikitzen
gure etorkizunean lekurik ez dutelako
gurea ez bada ez delako izango
Hormaren kontra joka baina orain
norabide berria hartuko du
etorkizunak
|
||||
3. |
Ahimsa
03:45
|
|||
Herriarekin batera bide bat eraiki zenuen
burua eta arima erabiltzen
Lehen mundutik afrikara, afrikatik zure etxera,
munduan gauzak aldatzeko gogoaz
Nortasunez betetako ibilbidean
betirako geratu da mezua
Itzali zen zure argia baina ez zure hitza
Ahimsa da armarik onena
Odolik gabe eskuetan, bakearen ikurra,
jende xumearen ondoan
Errespetuaren zaindaria, errespetuaren gidaria
errealitatea eraldatzeko arma
Nortasunez betetako ibilbidean
betirako geratu da mezua
Itzali zen zure argia baina ez zure hitza
Ahimsa da armarik onena
Maitasunez,
bestearen lekuan jartzeko ausardia
Zorionez,
jaso dugu munduari helarazi zeniona
Bakearen bidearen eredua zara
irtenbide berri baten erakuslea
Nortasunez betetako ibilbidean
betirako geratu da mezua
Itzali zen zure argia baina ez zure hitza
Ahimsa da armarik onena
|
||||
4. |
Biluzik
04:41
|
|||
Biluzik eta buruz behera aurkitzen naiz berriz
ume jaio berri bat banintz bezala
Ikasitako guztiak zentzurik ez balu bezala
harriduraz guztiari begira
Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil
hemen oreka eutsi ezinik
Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz
ahaztu ezin gabe
Kontrako norantza daramat bizipenen errepidean
zerbaitek esaten dit ez naizela bakarra
Ibiltzen ez bada biderik ez dela aspaldi ikasi nuen
baina mugitu ote naiz inoiz lekurik?
Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil
hemen oreka eutsi ezinik
Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz
ahaztu ezin gabe
Utopia eta ametsak, umekeriak, hor al zaude?
Zahartzearekin oinak lurreratu eta hor al zaude?
galdutakoa non geratu ote da?
Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil
hemen oreka eutsi ezinik
Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz
ahaztu ezin gabe
Soka honen gainean ibiltzen saiatzen nabil berriz
Erortzen etengabe lotzen nauen sokatik askatzeko
|
||||
5. |
Garaiz gaude
03:54
|
|||
Dirudienez ustel guzti hauen
menpean egongo gara
eta auskalo noiz arte irauten duen
Ugazabek erabaki zuten
gure etorkizunaren giltza hartu
eta amildegitik bota
Hitzik gabe gaude gaur ere
ezer erabaki ezinik
Ihesbideak moztu dizkigute
putreen artean kondenatuta gaude
Berriro ere gure arrakasten
balioa gutxietsi dugu
bidegabeko legeei men eginez
Galtzaileen papera hartu dugu
borrokarik eman gabe eta
hau da gaur daukaguna
Hitzik gabe gaude gaur ere
ezer erabaki ezinik
Ihesbideak moztu dizkigute
putreeen artean kondenatuta gaude
Amnistia fiskalaren kriminalek
gure lan baldintzak
beraien neurrira moldatzen
Beraien txakurren mozalak
gure ahoetan jarri zizkiguten ordainez
Ez gaude lurpean, garaiz gaude oraindik
Ez gaude lurpean, zorroztu letaginak
Zorroztu letaginak!
|
||||
6. |
Lehen geltokia
04:42
|
|||
Mozorrotu zuten, lorez jantzi ere,
oin-puntetan irten zen kalera
Eta komunikatzen erakutsi zigun
gidoirik gabeko filmetan
Zorionez hautsa lurrazpitik
ateratzeko gai izan ginen
Berrogei urtetan lortu dute
pausuz-pausu atzera bueltatzen
Lehen geltokira heldu gara
mozala ahoan dugula
Giza eskubideen mugak gainditzea
beste herritan dugu kritikatzen
Gure zilborrera begiratzen ere
gauza asko ditugu ikasten
Zuri beltzez marraztutakoa
koloreztatzen saiatu dira
Berrogei urtetan lortu dute
pausuz-pausu atzera bueltatze(n)a
Lehen geltokira heldu gara
mozala ahoan dugula
Irribarre hotsak, norberaren hitza,
dena galarazten hasi dira
Bide okerrena aukeratu dute
zabalik dauden ahoak ixten
Oihukatzen jaio ginen
eta oihukatzen hilko gara
Zuri beltzez marraztu den
lege zikin bat zara
eta orain… lehen pausuan gaude
|
||||
7. |
Izarren azpian
03:57
|
|||
Oraindik ez dakit nor garen
zertara etorri gara?
bidaia luzea izan da
Hau ez da gure sorlekua
atzean utzi genuen
izena denboran galdu dugu
Izarren azpian ametsak erail zizkiguten
Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen
Bazterrean utzi gaituzue
gugan pentsatu gabe
infernua merezi duzue
Hau al da zuen erantzuna?
Filmetan saldutakoa?
Historia lekuko izango da
Izarren azpian ametsak erail zizkiguten
Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen
Behar dudan guztia indarrez hartuko dut
burua altxatzeko , duintasunari eusteko
Baina ez dut inoiz ahaztuko nork bultzatu gaituen
ezbehar honetara nahiz eta bizirik iraun
Bizi
Iraun
Oraindik ez dakit nor garen
zertara etorri gara?
bidaia luzea izan da
Dunen magalean etsipena
atzean utzi genuen
zerumugan hesiak besterik ez
Izarren azpian ametsak erail zizkiguten
Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen
Behar dudan guztia indarrez hartuko dut
burua altxatzeko , duintasunari eusteko
Baina ez dut inoiz ahaztuko nork bultzatu gaituen
ezbehar honetara nahiz eta bizirik iraun
Daukadan guztiari indarrez helduko diot
burua harro altxatzeko
Bizi, iraun
|
||||
8. |
Neska
05:31
|
|||
Neska ez da inoren beldur jada behin betiko askatu egin da
Neska printze urdinaren, ipuina txikitu egin du ere
Neskak ez du zure onarpenik bere eskubideak eskuratzeko
Ez da inoiz izango zure apaingarria
Hemen nago atzerarik ez ta zu ere aurreratu zaitez
aurre egiten ta borrokatzen sekula ere amorerik eman gabe
lana badago egiteke baina guztion indarrak elkartuz
lortuko dugu bidezko etorkizun bat
Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako
Badakizu neskaren borroka ere nirea dela
Neskak ez du perfektua izan nahi, moda ez da bere lehentasuna
Neska aspertu egin da beti usain goxoa izateaz
Ez dut gehiago onartuko, irudiaren diktadura
Ez naiz inoiz izango inolaz zure panpin(a) isila
Erlijioen inposaketa, gobernuen begiak beste leku batean
Diruaren indarkeria, kulturaren konplizitatea
Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako
Badakizu neskaren borroka ere nirea dela
Neska nire laguna da, nire bikotea edo geltokiko ezezagun hura
Neska miresten dudan heroia eta gorroto dudan arerio latzena
Azken batean pertsona soil bat da azken batean gizabanako bat da
Nire moduko giza inperfektua, hori guztia da neska, edo ezer agian
Baina ez ditu nire bezain besteko aukerak
Ezta nire askatasun maila berbera
Biolentzia guztiak paraitzen ditu egunero
Lanean etxean eta edozein kaletan
Aukera eta eskubide berdintasuna erabakitze eta sexu askatasuna
Hoiek izango dira negoziatuko ez ditugun minimoak
Ezin dugu isilik jarraitu
Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako
Badakizu neskaren borroka ere nirea dela
Nirea da, zurea den bezela
Gurea da
|
||||
9. |
Hegal egiten
03:49
|
|||
10. |
Zain dago oraindik
03:46
|
|||
Berriro eseri zen portuan
haizeari hitz egiten
Ur tantak jaustean gogoratzen baitzuen
itsasoan galdutakoa
Bere albotik pasatzean gure
iruzurrak jasan behar izan zituen
Orain ez da(go), kaia hutsik dago
Maitasunez hil zen, hil zen itxaroten
Oso mingarria gehien maite duzuna
betirako galtzea
Nor dago erotuta? andre fededun hori
edo gu axolagabeak
Bere albotik pasatzean gure
iruzurrak jasan behar izan zituen
Orain ez da(go), kaia hutsik dago
Maitasunez hil zen, hil zen itxaroten
Bere arima portuko
hegalean eserita ikusi dezakegu
Barregarri zirudien arren
elezaharra bihurtu zen
eta gaur egun denok dugu miresten
Zain dago oraindik
Bere albotik pasatzean gure
iruzurrak jasan behar izan zituen
Orain ez da(go), kaia hutsik dago
Maitasunez hil zen, hil zen itxaroten
|
ero Euskadi, Spain
Taldearen lehen pausuak 2007 urtean eman ziren arren talde bezala 2011 urtean hasi ginen. Talde Bizkaitarra gara (Mungia, Bilbo, Sopela eta Galdakao) eta Rock-a jorratzen dugu. "Airean Mugak" izena duen diska berria grabatu berri dugu Bilboko Koba estudioetan, Xanperen gidaritzapean. 12 abestiko diska hau, doain deskargatzeko aukera duzu! zertarako gehiago itxaron? Jeitsi ezazu! ... more
Streaming and Download help
If you like ero, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp