We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Garaiz gaude

by ero

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €2 EUR  or more

     

1.
Ongi etorri 01:29
2.
Kabroi hoien eskutan utzi dugu bizitza eta astindu gaituzte etengabe Axolagabe daude gogo txarrez agintzen urteak dira eta okerrera goaz Haizea hormaren kontra joka eta momentuz norabidez aldatzeko ez gara gauza izan Biharraren zain egon eta atzokoa ahaztu Euskal herrian posiblea da? Odol xurgatzaileen irriak dirauela honen amaiera gertuago da Haizea hormaren kontra joka eta momentuz norabidez aldatzeko ez gara gauza izan Haizea hormaren kontra joka baina orain norabide berria hartuko du egoerak Egunetik egunera etsipenak dirau ergel kopurua handitzen ikustean Zonbi armada argia jarraitzen ardiak bailira otsoa gurtzen Zu ta ni orain geldiezinak gara beraien harresia kolpeka eraisten mehatxuari aurre egiten kolpez-kolpe gurea eraikitzen gure etorkizunean lekurik ez dutelako gurea ez bada ez delako izango Hormaren kontra joka baina orain norabide berria hartuko du etorkizunak
3.
Ahimsa 03:45
Herriarekin batera bide bat eraiki zenuen burua eta arima erabiltzen Lehen mundutik afrikara, afrikatik zure etxera, munduan gauzak aldatzeko gogoaz Nortasunez betetako ibilbidean betirako geratu da mezua Itzali zen zure argia baina ez zure hitza Ahimsa da armarik onena Odolik gabe eskuetan, bakearen ikurra, jende xumearen ondoan Errespetuaren zaindaria, errespetuaren gidaria errealitatea eraldatzeko arma Nortasunez betetako ibilbidean betirako geratu da mezua Itzali zen zure argia baina ez zure hitza Ahimsa da armarik onena Maitasunez, bestearen lekuan jartzeko ausardia Zorionez, jaso dugu munduari helarazi zeniona Bakearen bidearen eredua zara irtenbide berri baten erakuslea Nortasunez betetako ibilbidean betirako geratu da mezua Itzali zen zure argia baina ez zure hitza Ahimsa da armarik onena
4.
Biluzik 04:41
Biluzik eta buruz behera aurkitzen naiz berriz ume jaio berri bat banintz bezala Ikasitako guztiak zentzurik ez balu bezala harriduraz guztiari begira Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil hemen oreka eutsi ezinik Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz ahaztu ezin gabe Kontrako norantza daramat bizipenen errepidean zerbaitek esaten dit ez naizela bakarra Ibiltzen ez bada biderik ez dela aspaldi ikasi nuen baina mugitu ote naiz inoiz lekurik? Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil hemen oreka eutsi ezinik Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz ahaztu ezin gabe Utopia eta ametsak, umekeriak, hor al zaude? Zahartzearekin oinak lurreratu eta hor al zaude? galdutakoa non geratu ote da? Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil hemen oreka eutsi ezinik Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz ahaztu ezin gabe Soka honen gainean ibiltzen saiatzen nabil berriz Erortzen etengabe lotzen nauen sokatik askatzeko
5.
Garaiz gaude 03:54
Dirudienez ustel guzti hauen menpean egongo gara eta auskalo noiz arte irauten duen Ugazabek erabaki zuten gure etorkizunaren giltza hartu eta amildegitik bota Hitzik gabe gaude gaur ere ezer erabaki ezinik Ihesbideak moztu dizkigute putreen artean kondenatuta gaude Berriro ere gure arrakasten balioa gutxietsi dugu bidegabeko legeei men eginez Galtzaileen papera hartu dugu borrokarik eman gabe eta hau da gaur daukaguna Hitzik gabe gaude gaur ere ezer erabaki ezinik Ihesbideak moztu dizkigute putreeen artean kondenatuta gaude Amnistia fiskalaren kriminalek gure lan baldintzak beraien neurrira moldatzen Beraien txakurren mozalak gure ahoetan jarri zizkiguten ordainez Ez gaude lurpean, garaiz gaude oraindik Ez gaude lurpean, zorroztu letaginak Zorroztu letaginak!
6.
Mozorrotu zuten, lorez jantzi ere, oin-puntetan irten zen kalera Eta komunikatzen erakutsi zigun gidoirik gabeko filmetan Zorionez hautsa lurrazpitik ateratzeko gai izan ginen Berrogei urtetan lortu dute pausuz-pausu atzera bueltatzen Lehen geltokira heldu gara mozala ahoan dugula Giza eskubideen mugak gainditzea beste herritan dugu kritikatzen Gure zilborrera begiratzen ere gauza asko ditugu ikasten Zuri beltzez marraztutakoa koloreztatzen saiatu dira Berrogei urtetan lortu dute pausuz-pausu atzera bueltatze(n)a Lehen geltokira heldu gara mozala ahoan dugula Irribarre hotsak, norberaren hitza, dena galarazten hasi dira Bide okerrena aukeratu dute zabalik dauden ahoak ixten Oihukatzen jaio ginen eta oihukatzen hilko gara Zuri beltzez marraztu den lege zikin bat zara eta orain… lehen pausuan gaude
7.
Oraindik ez dakit nor garen zertara etorri gara? bidaia luzea izan da Hau ez da gure sorlekua atzean utzi genuen izena denboran galdu dugu Izarren azpian ametsak erail zizkiguten Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen Bazterrean utzi gaituzue gugan pentsatu gabe infernua merezi duzue Hau al da zuen erantzuna? Filmetan saldutakoa? Historia lekuko izango da Izarren azpian ametsak erail zizkiguten Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen Behar dudan guztia indarrez hartuko dut burua altxatzeko , duintasunari eusteko Baina ez dut inoiz ahaztuko nork bultzatu gaituen ezbehar honetara nahiz eta bizirik iraun Bizi Iraun Oraindik ez dakit nor garen zertara etorri gara? bidaia luzea izan da Dunen magalean etsipena atzean utzi genuen zerumugan hesiak besterik ez Izarren azpian ametsak erail zizkiguten Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen Behar dudan guztia indarrez hartuko dut burua altxatzeko , duintasunari eusteko Baina ez dut inoiz ahaztuko nork bultzatu gaituen ezbehar honetara nahiz eta bizirik iraun Daukadan guztiari indarrez helduko diot burua harro altxatzeko Bizi, iraun
8.
Neska 05:31
Neska ez da inoren beldur jada behin betiko askatu egin da Neska printze urdinaren, ipuina txikitu egin du ere Neskak ez du zure onarpenik bere eskubideak eskuratzeko Ez da inoiz izango zure apaingarria Hemen nago atzerarik ez ta zu ere aurreratu zaitez aurre egiten ta borrokatzen sekula ere amorerik eman gabe lana badago egiteke baina guztion indarrak elkartuz lortuko dugu bidezko etorkizun bat Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako Badakizu neskaren borroka ere nirea dela Neskak ez du perfektua izan nahi, moda ez da bere lehentasuna Neska aspertu egin da beti usain goxoa izateaz Ez dut gehiago onartuko, irudiaren diktadura Ez naiz inoiz izango inolaz zure panpin(a) isila Erlijioen inposaketa, gobernuen begiak beste leku batean Diruaren indarkeria, kulturaren konplizitatea Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako Badakizu neskaren borroka ere nirea dela Neska nire laguna da, nire bikotea edo geltokiko ezezagun hura Neska miresten dudan heroia eta gorroto dudan arerio latzena Azken batean pertsona soil bat da azken batean gizabanako bat da Nire moduko giza inperfektua, hori guztia da neska, edo ezer agian Baina ez ditu nire bezain besteko aukerak Ezta nire askatasun maila berbera Biolentzia guztiak paraitzen ditu egunero Lanean etxean eta edozein kaletan Aukera eta eskubide berdintasuna erabakitze eta sexu askatasuna Hoiek izango dira negoziatuko ez ditugun minimoak Ezin dugu isilik jarraitu Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako Badakizu neskaren borroka ere nirea dela Nirea da, zurea den bezela Gurea da
9.
Hegal egiten 03:49
10.
Berriro eseri zen portuan haizeari hitz egiten Ur tantak jaustean gogoratzen baitzuen itsasoan galdutakoa Bere albotik pasatzean gure iruzurrak jasan behar izan zituen Orain ez da(go), kaia hutsik dago Maitasunez hil zen, hil zen itxaroten Oso mingarria gehien maite duzuna betirako galtzea Nor dago erotuta? andre fededun hori edo gu axolagabeak Bere albotik pasatzean gure iruzurrak jasan behar izan zituen Orain ez da(go), kaia hutsik dago Maitasunez hil zen, hil zen itxaroten Bere arima portuko hegalean eserita ikusi dezakegu Barregarri zirudien arren elezaharra bihurtu zen eta gaur egun denok dugu miresten Zain dago oraindik Bere albotik pasatzean gure iruzurrak jasan behar izan zituen Orain ez da(go), kaia hutsik dago Maitasunez hil zen, hil zen itxaroten

about

Diskoa autoekoizpen bat da
Disco autoproducido

credits

released December 2, 2016

Disko honen grabaketa 2016-ko Ekaina-Abuztua bitartean burutu dugu, Beard Studios-etan (Bilbo), Borja Muro eta Javi Peña teknikari lanak egin dituztelarik.
Ekoizpena: ulen eta Beard Studios
Diskoaren grabaketa: Eneko M. ahotsak eta gitarra akustikoa introan; Julen G. gitarrak eta ahotsak; Julen B. bateria; Asier B. baxua.
Musika eta hitz guztiak EROk sortuak, “Hegal Egiten” abestia izan ezik (Itoiz).
Kolaborazioak: Ibaik (Noizean behin, eta gaur egun Ero) gitarra konponketak "Lehen geltokia" abestian. Ibonek (Biok) ahotsak "Hegak egiten", "Haizea Vs. horma" eta "Neska" abestietan. Fer Apoak (Estricalla, Matxura, Kuraia eta El corazón del sapo) ahotsa “Garaiz gaude” abestian. Borja eta Javik (Beard Studios) ahotsak “Ahimsa” abestian. Aintzanek (Green eyes eta The Hammings) ahotsa “Neska” abestian, eta Izaskun, Amaia, Leyre eta Maitek beraien “Ez”etza ere bota dute abesti berean.

license

all rights reserved

tags

about

ero Euskadi, Spain

Taldearen lehen pausuak 2007 urtean eman ziren arren talde bezala 2011 urtean hasi ginen. Talde Bizkaitarra gara (Mungia, Bilbo, Sopela eta Galdakao) eta Rock-a jorratzen dugu. "Airean Mugak" izena duen diska berria grabatu berri dugu Bilboko Koba estudioetan, Xanperen gidaritzapean. 12 abestiko diska hau, doain deskargatzeko aukera duzu! zertarako gehiago itxaron? Jeitsi ezazu! ... more

contact / help

Contact ero

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ero, you may also like: