We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Momentuaren Zain

from Airean Mugak by ero

/

lyrics

MOMENTUAREN ZAIN

Urrun diren lekuetan noraezean.
Olatuen itxura ezberdinak oroitzen,
errealitateak iluntasunera
behartzen nauen bitartean.

Irtenbide ilunena aukeratzen.
Oztopoen mundu lokaztuan murgiltzen,
nire eskubideak eta erabakiak
lurpean gelditu egin ote dira?

Izen bat besterik ez naiz,
nahitaezkoa den momentuaren zain.
Hutsune bat.
Beldur guztien gainetik duintasuna.

Itzalaren zain egon beharrean,
nahiko nuke betirako desagertzea.
Hasiera eta amaiera bat du denak
eta hau da nire momentua.

Izanak gorpuen barnean geratzen dira.
Zoriontasuna eguneroko kontua
besterik ez da,
nahitaezkoa den momentuaren zain.
Hutsune bat,
beldur guztien gainetik duintasuna.

Izanak gorpuen barnean geratzen dira.
Zoriontasuna eguneroko kontua.

(Eneko M.)

credits

from Airean Mugak, released June 12, 2012

license

all rights reserved

tags

about

ero Euskadi, Spain

Taldearen lehen pausuak 2007 urtean eman ziren arren talde bezala 2011 urtean hasi ginen. Talde Bizkaitarra gara (Mungia, Bilbo, Sopela eta Galdakao) eta Rock-a jorratzen dugu. "Airean Mugak" izena duen diska berria grabatu berri dugu Bilboko Koba estudioetan, Xanperen gidaritzapean. 12 abestiko diska hau, doain deskargatzeko aukera duzu! zertarako gehiago itxaron? Jeitsi ezazu! ... more

contact / help

Contact ero

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like ero, you may also like: