We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Airean Mugak

by ero

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Koherentzia 04:45
KOHERENTZIA Egia behar duzu, zure egia. Eraikiz asmoak. Eta denon lekuan jarri behar zara. Oroitu ezazu esaldia. Koherentzia eskatzen duzu bide zuzena hautatzeko, zure ideiak indartzeko. Dena ez da zuria, ez da beltza, Gris kolorekoak. Norberak badauka bere iritzia, zurea bezain bidezkoa. Koherentzia eskatzen duzu nor zara zu lagun nire burua epaitzeko? Lasai, erabaki zuzena hartuko dut, nigatik ez zaitez arduratu. Zure ideiak defendatu, nigatik ez zaitez arduratu. Eta denborarekin, egi bakarra, portu okerrera eramaten zaitu. Eta badakizu, ez dago atzera bueltarik. Urteak aurrera, mezuak nahastuta, zure aurka bueltatuko dira. Atzoko hitza gaurko ez du balio. Zein da orain, zein da zure erantzuna? Mezua aldatuta aurrera zoaz. Non dira zure argudio zaharrak? Justifikatu ezina, ezin justifikatu. (Eneko M.)
2.
LEUN BIOLENTZIAZ Ihes egiteko saiakera honetan alferrik ari zara korrika. Zure pausuen oinatzak gidatzen naute zugana. Ez dago irtenbiderik. Ez duzu inora jotzerik. Gal gaitezen izarazko itsasoetan sakonean ito arte. Heldu gogor, salto egitera goaz amildegi barrenera. Denbora gelditu da bat batean erlojuak izoztu egin dira. Izerdiaz blai, buruz behera bihotz taupaden erritmora goaz. Guda hontan ez da galtzailerik. Hemen eta orain laztan nazazu goxo amorruaz, biolentziaz. Hemen ta orain erauzi azal metro karratu bakoitza. Sekretuz estali dugu dena lau horma hauen artean. Mundua bukatu egin dela konturatu egin gabe, salto egitera goaz. (Julen G.)
3.
Bidaiatzen 03:49
BIDAIATZEN Ziur gaude irtengo zarela aurrerantza gurekin batera eta bidea errazten ahaleginduko gara. Gure esku zure bizi nahia berreskuratzea. Bidaiatzen infernutik ateratzeko, gogoratuz maitatu zenuen guztia. Bidaiatzen ametsen eremu goxotik, askatuz lokarriak. Eta gurekin bat lortuko duzu iragana zapaltzea. Berriro ere aske izateko. Hemen gaituzu betirako, beharrak asetzeko. Irtenbide bakarra aukeratu, lagunez inguratu. Aurrera begira. Bidaiatzen gauza ederrenak ikusteko, berriz bizitzeko une sentikorrenak. Bidaiatzen bizitzaren jolas parketik, onena kanporatuz. Eta gurekin bat lortuko duzu iragana zapaltzea. Berriro ere aske izateko. Libre izateko. Jainkorik ez dago gaur babesik emateko. Beldurrak dituzu aurrez-aurre, adorea eskuratuz. Zin dagizut, zinez, etsiko ez duzula. Eta gurekin bat lortuko duzu iragana zapaltzea. Berriro ere aske izateko. Berriro libre izateko. (Eneko M.)
4.
K[atea]k 03:34
K[ATEA]K Gaur goibel egundu du, euria leihoaren kontra… Badakit, ez duzu nahi altxatzerik. Badakit, ez duzula indarrik. Egunerokoa beti berdin behin eta berriz ta biharrak ere ez du, itxura hoberik tamalez. Mirari bat itxoiten bizi zaitezen nahi bait dute. Gehiegi nahi duzula dirudi. Gehiegi ez duzula merezi esaten dizute zure jabe diren haiek. Eta dena grises nahi dute, itxaropena erailtzen. Koloreen patentea pribatizatu dute. Argazkia txuribeltzez erakutsi arren, ezin duzu ahaztu ez dela gardena zainen barrena darabilkizun erregaia. Egunsentia ezin da ilegalizatu. Airean mugak jartzea alferrikakoa da. Itsasoa ezingo dute idortu. Behingoz esnatu dezagun iraultza jarrera gure bihotzetan, aurre egin diezaiegun, gure esku dagola ez ahaztu! (Julen G.)
5.
MALKO IZOZTUAK Luzatu ezin den sokatik indarrez tiraka ertzetik. Errespetuaren hegoak mozten. Debekatutako eremuan beldurrik gabe jolasean. Sentiberatasuna baztertu dute. Makina bat aldiz kateak baliogabetu egin dira eta orain denok uzta jasotzen. Indarra buru barnean erabili egin behar da, besteekiko afektuaz. Zentzua galduta. Iritzi gabeko itzalak dira, eta denen begietan malkoak izoztuta. Beharrezko nortasuna egoera ezberdinetan hankaz gora duzunean. Debekatutako eremuan beldurrik gabe jolasean sentiberatasuna baztertu dute. Eskuak odoletan, begietan haserrea, adimena baztertuta... Izan besteekiko begirunea. (Eneko M.)
6.
Unibertsoan 03:29
UNIBERTSOAN Unibertsoan, zeru mugagabean bilatzen dut zure arrastoa, aurkituko zaitut. Ingurura begiratu eta espazioaren handitasunean galdu zara. Baina ez, ezin amore eman… Urruntasuna hitz ezkorrekin nahastu egin da eta zu nire ondoan behar zaitut, auzi guztiak erraz gainditzeko. Behar zaitut. Espetxe erraldoi honetan ez dut inola sinisten, irensten gaituzten infinito ilunetan. Ikusmina, non galdu ote zara? Erantzun bat, besterik ez! Zu agian, azalduko zara… Usteak gerturatu, patuak betiko elkartuz unibertso mugatuan. Bide ezberdinak eraikiz, ikuspegiak batuz, behar zaitut. (Eneko M.)
7.
Barkaidazu 04:12
BARKAIDAZU Berriro ere galdera berdina egiten didazu. Gaizki nagoenean bakarrik bilatzen zaitudala badakit. Barkaidazu, baina pozik banaiz ez dut zure beharrik. Gozatzen nagoen uneetan, gozamenerako ez ezik, ez dut, ez dut denborarik. Ez galdetu berriz... Zergatiaren jabe izatea beharko nuke. Badakit nire irrikak ere nahiko zenituzkela ezagutu, nire pozak konpartitu eta agian ospatu. Orain ez zaitut behar. Badakizu ezpain gozo hoiekin, lehian zabiltzan momentuan edo lagun beso batek inguratzen zaituenean, mundua, komunetik behera doala jakiteak ere axola ez dizun horietan, ez dut zure beharrik. (Julen G.)
8.
Kubrick 02:34
KUBRICK Zure azken kutsu berezia beharrezkoa da ezerezetik bereizteko. Pausu guztiak lehiatu behar dira, gerizpetik irteteko. Perfekzioa, izaera ezberdina agerian, geroaren ameslari. Gogor kolpatzen duen mailu sendoa zara, suntsiezina. Harri bitxia, eskuetan zenuen etorkizuna, nortasun berezia. Dena neurtzen duen izar distiratsua, nekaezina. Ikasitakoa azaleratuta, itxaropena bizirik dago. Zure ideietan, zure sormenean jakintsu baten argia duzu. (Eneko M.)
9.
Zatoz 05:15
ZATOZ Amildegi ertzean eseri nintzen erabat galduta, beldurrez. Burua galderez gainezka nuen zer galdetu jakin gabe. Eta orain hemen jarraitzen dut, baina ez du axola. Gauzak ulertzen bait noa, denak zentzua hartzen doa. Zatoz orain nigana berandutu baino lehen. Hemen nauzu. Ez dakit inora ote goazen ta berdin du. Gu geu garena ,besterik ez, izatea beharko genuke. Benetan aske sentitzeko, gure arimak biluzteko. Eraiki dezgun gure paradisua. Inposatutako infernua albo batera utziaz, filmearen gidoilariak izango gara. Beldurrak ehorztea izango da gure lana, Eserluak ez bait daude zenbakituak. (Julen G.)
10.
MOMENTUAREN ZAIN Urrun diren lekuetan noraezean. Olatuen itxura ezberdinak oroitzen, errealitateak iluntasunera behartzen nauen bitartean. Irtenbide ilunena aukeratzen. Oztopoen mundu lokaztuan murgiltzen, nire eskubideak eta erabakiak lurpean gelditu egin ote dira? Izen bat besterik ez naiz, nahitaezkoa den momentuaren zain. Hutsune bat. Beldur guztien gainetik duintasuna. Itzalaren zain egon beharrean, nahiko nuke betirako desagertzea. Hasiera eta amaiera bat du denak eta hau da nire momentua. Izanak gorpuen barnean geratzen dira. Zoriontasuna eguneroko kontua besterik ez da, nahitaezkoa den momentuaren zain. Hutsune bat, beldur guztien gainetik duintasuna. Izanak gorpuen barnean geratzen dira. Zoriontasuna eguneroko kontua. (Eneko M.)
11.
Elite 03:14
ELITE Ongi etorri gure club berezira, sentitzen dugu baina ezin zaitugu onartu. Hala ere ez larritu, ez gara munstroak, gurtu gaitzakezu eta gure soberekin amestu. Esku lan merkea eta obedientea behar dute ondarea handitzeko. Ahaztu gabe, nola ez, beraien produktuak erosiko dituen artaldea. Guk eraikitako sistema honetan, lepoko ezberdinak bozka ditzakezu eta guk makurtuta edo isilean, bizitzeko eskubidea bermatuko dizugu, lasai. Krisiaren biktima zara, guk ez dugu zereginik. Erreskatatu gaitzazu, guk sortutako hondamenditik. Hiritar ezjakin eta isilak behar dituzte nahi dutena egiteko. Ahaztu gabe nola ez beraien legeak gurtuko dituzten demokratak. Elitearen esklabuak gara eta beraien sostengua. Eta ondorioz nola ez beraien jauregiak behin betiko erauziko ditugu! (Julen G.)
12.
Ero 03:32
ERO Erotuta, kaletik zehar alde batetik bestera. Egunero azaldu behar zein den gure asmoa. Aurpegian ikusten da oihu egiteko beharra eta barneko indarra. Bidea egiten goaz. Erotuta, akorde hutsekin inoiz baino hobeto sentitzen gara. Zarataren beharra dugu uneoro hartzeko arnasa. Dugun guztia emateko denbora gelditzen zaigu eta egunero azalduko dugu, gure asmo bakarra. Aurpegian ikusten da oihu egiteko beharra eta barneko indarra. Gure bidean goaz. Helmuga urrunera doa eta jarraitzen dugu bere atzean, argia dago errepidean, gure bihotzeko motorean sua. Betiko sarean itsatsita, gu gara zure lagun zintzoenak eta hor gauden bitartean jarraituko dugu erotuta. Iparra galdu arren bidean galdu arren sarean aurkituko gaituzue. Ahotsa galdu arte soinua itzali arte laino artean erotuta agertuko gara. (Eneko M.)

about

ERO gara:
Eneko M.: ahotsa
Julen B.: bateria
Julen G.: gitarra + koruak
Asier B.: baxua

Diskoaren grabaketa Koba (Bilbo) estudioetan burutu dugu 2012ko Urriaren bukaera eta Abenduaren hasiera bitartean, teknikaria Xanpe izan delarik.

Autoekoizutako lana da, gustatu bazaizu eta hurrengo diskoa egon daiten laguntzarik eman nahi badiguzu paypal kontua dugu.

credits

released June 12, 2012

Abesti guztien hitzak eta musika: ERO
Diseinua eta argazkiak: Ibai Alzaga.

Barkaidazu abestian Ibaik (Noizean Behin) gitarrak grabatu ditu eta Unibertsoan abestian Aintzanek (Green Eyes) eta Amaiak ahotsak sartu dituzte.

license

all rights reserved

tags

about

ero Euskadi, Spain

Taldearen lehen pausuak 2007 urtean eman ziren arren talde bezala 2011 urtean hasi ginen. Talde Bizkaitarra gara (Mungia, Bilbo, Sopela eta Galdakao) eta Rock-a jorratzen dugu. "Airean Mugak" izena duen diska berria grabatu berri dugu Bilboko Koba estudioetan, Xanperen gidaritzapean. 12 abestiko diska hau, doain deskargatzeko aukera duzu! zertarako gehiago itxaron? Jeitsi ezazu! ... more

contact / help

Contact ero

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ero, you may also like: